Musika tailerra Antxon Ayestarán

Musikarekiko sentiberatasuna eta zaletasuna txikitatik lantzen dira. Antxon Ayestaran musika-tailerrean oreka harmonikoa esnarazten da haurrengan. Musikarekin ikasi eta gozatu egiten da.

ORFEOI GAZTEA

Orfeoi Gaztea Orfeoiaren ataria da, Donostiako abesbatza handian debutatu aurreko urratsa. 

8 eta 16 urte arteko gazteek osatzen dute eta abesbatza misto independente moduan aritzen da.

Ikastetxeko abesbatzak

Donostiako Orfeoiaren beste lan bat da abesbatza-musika sustatzea ikastetxeetan abesbatzak sortuz. 8 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako ekimena.

Udalekuak

2009az geroztik, udaleku musikalak antolatzen ditu Orfeoiak txikienentzat. Haietan abesten eta dantza egiten ikasten dute, instrumentuak egiten eta musikaz gozatzen. Irteerak eta astero txango bat egiten da.

Biolin ikasgela

Orfeoiaren zuzendaria den Sainz Alfaro maisuaren ekimenez, ikasgela horretara edonor joan daiteke, haur nahiz heldu, eta bertan biolina irakasten da oinarrizko mailatik gorenekoraino.

Donostiako Orfeoia UPV/EHU Saria

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoiak sari hori sortu zuten ikerketa musikala sustatzeko eta musikagintzaren alorrean gailendutako pertsonen ibilbidea aitortzeko.

Donostiako Orfeoia-Musikene Saria

Urteroko sari horren hartzekodunak izaten dira ikasketak burutzeko lanean, Euskal Herriko musikagintza eta musika koralari buruzkoak lehenetsiz, emaitzarik hoberenak lortzen dituzten Musikeneko ikasleak.