Historia

Donostiako Orfeoiak 125 urte egin ditu musikarekiko pasioz eta ardura profesionalez gainezka, amateur-izaera gorabehera. Parekorik gabeko ibilbidea da emaitza: ehun obra sinfoniko-koral baino gehiagoko errepertorioa eta berebiziko prestigioa nazioartean.

Zuzendaritza-batzordea

 Zuzendaritza batzordea anbizio handiko proiektu artistikoak abiarazten ari da , erakundearen oraina eta geroa indartzeko.

Zuzendaria

José Antonio Sainz Alfarok 1987an hartu zuen bere gain Donostiako Orfeoiaren zuzendaritzaren ardura. Aldi horretan, ahots gazteak sartu ditu abesbatzan, eta aurreko zuzendariek erdietsitako musika-maila jasoari eutsi dio.

Orfeoi-kideak

Donostiako Orfeoia Europako abesbatza garrantzitsuenetako bat da afizionatuen esparruan eta 210 orfeoi-kidek osatzen dute. Sopranoak, kontraltoak, tenorrak eta baxuak, nork bere izen eta deiturarekin.

Kolaborazioak

Erakunde gutxik ulertuko dute abesbatza batek baino hobeki hoberenak bertan egotea zein garrantzitsua den. Horregatik gaude hain harro gurekin eszenatokian aritu diren orkestra, zuzendari eta bakarlari ospetsuengatik.

Diskografia

Errepikatu ezin diren kontzertuak, emanaldi paregabeak, behin eta berriz entzuteko gogoa ematen duten abestiak: musikak berezkoak ditu jasota geratzea merezi duten une gogoangarriak.

Errepertorioa

Errepertorioa da ibilbidearen lorratza, egin dugun bidean geratzen diren urratsak. 120 urteko historia burutu ondoren, Donostiako Orfeoiak gauza asko ditu kontatzeko eta kantatzeko.

Sariak

Golardoak eta sariak ez dira gure lanaren aitorpen atsegin hutsak. Gauzak ondo egiten ari garen bermea dira. Eta aurrera egiteko bulkada.