Donostiako Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du datorren ostegunean, urtarrilaren 30ean, 20:00etan, Donostiako Kursaal auditorioan. América Canta izeneko programarekin, abesbatzak garai guztietako amerikar melodia ezagun eta gogoratuenetako batzuk interpretatuko ditu, baita boleroak eta tangoak ere. José Antonio Sainz Alfarok zuzenduko du kontzertua eta Santa Cecilia Orkestra Klasikoa instrumentazioaren arduraduna izango da. Dantzariak David Gobillar eta Elena Alzuri izango dira.
Programak honako abesti hauek izango ditu: Mariachi Medley (Los Lobos, Q. Mendoza y Cortés); Alma Llanera(P.E. Gutiérrez); Juramento (M. Matamoros); Bridge OverTroubled Water (Simon & Garfunkel); Satchmo Medley (L. Armstrong); Moon River (H. Mancini); The Lion SleepsTonight (S. Linda); My Way (F. Sinatra); Por una cabeza“Tango” (C. Gardel); América, América (N. Bravo); Bésame mucho (C. Velázquez); Danzón Núm. 2 (A. Márquez); El día que me quieras (C. Gardel); Adelita (R. Noble); Caballo Viejo (S. Díaz); Txoria Txori; Baga, Biga, Higa.
Hau izango da Orfeoiak 2025ean Donostian emango duen lehen kontzertua eta urteko bigarrena. Lehenengoa urtarrilaren 11n izan zen, Toulousen. Publikoaren eta kritika espezializatuaren arrakasta erabatekoa izan zen, abesbatzaren interpretazioa ia aho betez goraipatu zuten eta.
América Canta kontzerturako sarrerak Kursaaleko web orrian eta leihatiletan eros daitezke: www.kursaal.eus.
Kontzertua Excelentia Fundazioak antolatu du.