Urriaren 31ra arte zabalik egongo da Donostiako Orfeoia Fundazioak eta UPV/EHUk deitutako XXIV Sarirako lanak eta hautagaitzak aurkezteko epea. Saria musika-ikerketa sustatzeko eta musika-munduan nabarmendu diren pertsona ospetsuen edo erakundeen lana jendaurrean aitortzeko sortu zen. Bai ikerketa-azterlanak bai aintzatespen publikorako pertsona ospetsuen edo erakundeen curriculumak euskal kulturaren edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.
Deialdian parte hartu ahal izango du ikerketa-lan bat aurkezten duen edonork, unibertsitateko jardueraren ikuspegi akademikoetatik begiratuta. Lanak paperean, bi aletan eta formatu elektronikoan aurkeztuko dira, Donostiako Orfeoiaren egoitzan eta/edo UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan, bi erakunde deitzaileen webguneetatik deskarga daitekeen lanaren aurkezpen-fitxarekin edo bi egoitzetan pertsonalki eska daitekeenarekin batera.
Musikaren munduan nabarmendu diren pertsona ospetsuen edo erakundeen lanaren eta ibilbidearen aintzatespen publikoari dagokionez, erakunde sustatzaileak curriculumak Orfeoiaren eta UPV/EHUren bi egoitzetako edozeinetan aurkeztu beharko dituzte.
INFORMAZIOA ETA IZENA EMATEA
Donostiako Orfeoia / Orfeón Donostiarra
San Juan, 6
20003 Donostia - San Sebastián
Tlfno.: 943 42 22 39
Fax: 943 42 36 75
E-mail: info@orfeondonostiarra.org
www.orfeondonostiarra.org
UPV / EHU.
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Vicerrectorado del Campus de Gipuzkoa
Julianategi – Pº de Arriola, 2
20018 Donostia - San Sebastián
Tel: (34) 943 018 508
Fax: (34) 943 311 100
E-mail: kultura@ehu.es