Donostiako Orfeoiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, elkarrekin ados jarririk, 2001 urtean sari hau ezarri zuten, bi xede nagusi betetzeko asmoz: Musika sustatzea eta bultzatzea. Musika-sorkuntzaren alorrean nabarmendu diren pertsona edo erakunde ezagun baten lana eta ibilbidea jendaurrean aitortzea.
Aurtengo deialdian, ikerkuntza-lanak eta/edo aitortu beharreko pertsona ospetsuen curricula aurkezteko epea urriaren 31an amaituko da.
Saria urtero ematen da. Deialdi bat etorriko da UPV/EHUren ikasturtearekin eta 2.000 euro-ko saria emango da musika-ikerkuntza sustatzeko.
Ikerkuntza-sariaren urteroko sari banaketa ekitaldian, musika alorrean nabarmendu den pertsona edo erakunde ospetsu bati bere lana eta ibilbidea aitortuko zaizkio jendaurrean.
Deialdian nahi duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, ez dago mugarik. Ikerketa-lanak unibertsitate-jardueran dauden edozein ikuspegi akademikotatik egin daitezke (Doktoretza-tesiak, Karrera-amaierako proiektuak, etabar).
Informazio gehiago:
Donostiako Orfeoia
Teléfono: +34 943 422 239
Email: info@orfeondonostiarra.org
UPV / EHU.
Vicerectorado del Campus de Gipuzkoa
Tel: +34 943 018 508
E-mail: gi-kultura@ehu.es