Donostiako Orfeoiak bira bat egingo du abenduan ADDA Simfònica orkestra alacantarrarekin batera. Lehen kontzertua abenduaren 1ean izango da, 20:00etan, Alacanteko ADDA auditoriumean, orkestraren denboraldiaren barruan, eta lehen lankidetza izango da orkestrarekin abesbatza auditorium horretan artista egoiliarra izendatu zutenetik.
Hurrengo egunean, abesbatza eta orkestra Madrilgo Auditorio Nacionalera joango dira (abenduaren 2an, 19:30ean) eta Ibermúsicak antolatutako kontzertua eskainiko dute bertan. Birako hirugarren emanaldiaZaragozako Auditorioan izango da (abenduaren 3an, 19:30ean), auditorioko kontzertu handien zikloaren barruan. Amaitzeko, laugarren kontzertua Bartzelonako Palau de la Músican izango da (abenduaren 4an, 20:00etan) BCN Clàssics programaren barruan.
Daphnis et Chloe – 2. Suite- (F. Ravel) eta CarminaBurana (C. Orff) obrak interpretatuko dira. Josep Vicentmaisuak zuzenduko du eta ahots bakarlariak SabrinaGárdez (sopranoa), Rafael Quirant (sopranista) eta Milan Perisic (baritonoa) izango dira.
Jarraian, Orfeoia Frantziara joango da Grenobleko auditorioan (abenduaren 7an) eta Parisko Pierre Boulez-de la Philharmonie auditorioan (abenduaren 8an) abesteko. La Traviata (Giuseppe Verdi) interpretatuko du Le Cerclede l´Harmonie orkestra frantsesarekin eta Jérémie Rhorerzuzendariarekin batera. Donostiako abesbatza maisu frantziarraren gidaritzapean jartzen den bigarren aldia da. Lehen aldia joan den abuztuan izan zen, Donostiako Musika Hamabostaldian, Beethovenen Misa Solemnisekineta Euskadiko Orkestrarekin.
Kontzertu horietako sarrerak auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan daude salgai.