Donostiako Orfeoiak Adiskide eta Bazkideentzako Kontzertua eskainiko du Kursaalean urriaren 15ean, asteartea, 19:30 ean. José Antonio Sainz Alfaro zuzendariaren gidaritzapean, abesbatzak Mozarten ‘Requiem’ obra interpretatuko du.
Donostiako Orfeoiarekin batera Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta bakarlari hauek arituko dira: Eleonora Deveze (sopranoa), Ainhoa Zubillaga (alto), Aitor Garitano (tenorra) eta Juan Laboreria (baritonoa).
Kontzertuaz gozatzeko Donostiako Orfeoiaren bazkide izatea beharrezkoa da. Entitatearekin kolaboratzen duten enpresetako kideak ere bertan izango dira.
Irailaren 14an ireki zen gonbidapenak jasotzeko epea Kursaaleko leihatiletan eta Interneten bidez (kursaal.eus). Sarrerak datorren astelehenera arte, urriaren 14a, eskuratu ahal izango dira.
Kontzertuan Aspanogiri laguntzeko aukera egongo da, Gipuzkoan minbizia duten haurrei zuzenduta dagoen elkartea. kideak hall-ean egongo dira informazioa ematen eta egiten duten lana azaltzen. Aspanogi Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta urte osoan zehar jarduten du ospitaletan eta ospitaletik kanpo arreta psikosoziala eskainiz. Elkarteak 1998an hasi zuen bere lan soziala, minbizia duten haurren eta haien familien bizitza kalitatea hobetzeko helburuarekin, diagnostikoaren unetik.