Donostiako Orfeoiak kontzertu bat eskainiko du larunbat honetan, uztailak 13, 20:00etan, Donostiako Kursaalean, Excelentia Fundazioak antolatuta. Joan den igandean, uztailak 7, bi emanaldi arrakastatsu eskaini ondoren, abesbatza bere hirira itzuliko da.
Kursaalean Orfeoiak Beethovenen 9. Sinfonia, 2024an 200 urte betetzen dituen lana, eta Mozarten Koroatzearen Meza interpretatuko ditu. Fuad Ibrahimovek zuzenduko du ikuskizuna eta Santa Cecilia Orkestra Klasikoa, Europan zehar esperientzia handia duten profesionalez osatuta dagoena, abesbatzerekin batera arituko da.
Eszenatokira ere igoko dira Ekaterina Sadonikova (sopranoa), Dimitris Pakosglou (tenorea), Nefeli Kotseli (mezzosopranoa) eta David Cervera (baxu).
Donostiako Orfeoia Kursaalera itzuliko da abuztuaren 18an eta 23an, Musika Hamabostaldia dela eta. Lehenengo kontzerturako Budapest Festival Orchestraren babesa izango du, eta bigarrena Euskadiko Orkestrarekin batera ospatuko da.
Larunbat honetako kontzerturako sarrerak www.kursaal.eus webgunean lor daitezke.