Donostiako Orfeoiak hasiera emango dio nazioarteko geldialdi ugari izango dituen urteari. Lehenengoa urtarrilaren 11n izango da, 20:00etan, Toulousen, Frantzian. Lehen aldiz Tarmo Peltokoski zuzendari finlandiarrak abesbatza zuzenduko du, eta Orfeoiarekin batera Toulouseko Nationale du Capitole orkestra arituko da. Bakarlariak Chen Reiss eta Sir Simon Keenlyside izango dira.

Abesbatzak Ralph Vaughan Williams konpositorearen ‘A Sea Symphony’ obra interpretatuko duen lehen aldia izango da, 1903 eta 1909 bitartean egindako lana. 1910ean Leedseko jaialdian antzeztu zen lehen aldiz, egilearen hogeita hamazortzigarren urtebetetzea zela eta.Williamsen lehen sinfonia da, eta luzeena, bere errepertorioan dituen bederatzien artean. Koruak ia obra osoan parte hartzen duen lehen sinfonietako bat da, eta paradigma aldaketa ekarri zuen XX. mendeko hasierako musika sinfoniko eta koralean.

Donostiako Orfeoiak Toulousen abestu zuen azken aldia 2024ko martxoaren 28an izan zen, Toulouseko orkestraren denboraldiaren barruan. Ariane Matiakh zuzendu zuen kontzertua. Oraingo honetan bezala, 2024an Orfeoiak Toulousen urteko lehen nazioarteko emanaldia eskaini zuen.