Donostiako Orfeoiak joan den ekainaren 26an berritu zuen bere Zuzendaritza Batzordea Ohiko Batzar Nagusia ospatu ondoren. Zuzendaritza Batzordea abesbatzako hainbat abeslari eta arlo profesional ezberdinetan ibilbide luzea duten beste kide batzuk osatzen dute. Guztira, hamahiru batzordekide berri aukeratu ziren, zazpi abeslari eta sei ez abeslari. Halaber, Jose Luis Aramburu Irastorza abeslaria lehendakariorde izendatu zuten.
Antxon Elosegi da zuzendaritza talde berrituaren burua eta, joan den azaroan aukeratu zutenetik, etorkizunari aurre egiten dio erronka eta proiektu ezberdinekin.
Zuzendaritza Batzordearen helburu nagusia Orfeoia bide berrietara bideratzea eta, aldi berean, 125 urte baino gehiagoko historian zehar erakutsitako bikaintasuna mantentzea da.
Hauek dira Zuzendaritza Batzordeko hamahiru kide berriak:
Ez abeslari
- Iñigo Argomaniz Bengoetxea
-Izaskun Larrañaga Frias
- Germán Ormazabal Artolazabal
-Guillermo Viglione Urbieta
-Asier Vitoria Inchausti
-Aitor Vitoria Recalde
Abeslari
-Jose Luis Aramburu Irastorza (vicepresidente cantor)
- Eli Arabaolaza Elorza
-Fernando María de Villar Rosety
-Sergio García Sierra
-Lucía García Ubarretxena
-Diana Munduate Agud
-Mikel Zubiria Vázquez
Hauek dira Zuzendaritza Batzordean jarraituko duten kideak: Antxon Elosegi (lehendakaria). Jose Antonio Sainz Alfaro (zuzendari artistikoa), Jon Bagüés (kide ez abeslaria), Ángel Vázquez Peña (Orfeoiaren kide ohia), Ana Rosa Franco Vidal (kide abeslaria), Nestor Gamboa (kide abeslaria) Aritz González Amundarain (kide abeslaria) eta Sonia Esturo Elejalde (idazkari nagusia eta diruzaina).