Orfeoiaren irakaskuntza-jardueretan matrikulatzeko epea zabalik
Irailaren 9 eta 10ean, astelehena eta asteartea, Orfeoiak eskaintzen dituen ikasturteko irakaskuntza-jardueretako matrikulak formaliza daitezke. Honako hauek dira hain zuen ere: 4 urtetik gorakoentzako musika-tailerra; Orfeoiko Abeslari Txikiak, 8 eta 11 urte bitartekoentzat; Orfeoi Txikia, 12-14 urtekoentzat; Orfeoi Gaztea, 14 eta 18 urte bitartekoentzat; eta biolin eta biolontxelo ikasgelak, 6 urtetik gorako haurrentzat.
Jarduera hauen helburua abeslariak prestatzea ez ezik, umeei musikaz gozatzen irakastea da, etorkizunean abestuko edo musika-tresnarik joko ez badute ere.
Antxon Ayestaran musika tailerra
Antxon Ayestaranek sorturiko tailerra duela 32 urtetik eskaintzen da 4 eta 8 urte bitarteko ikasleentzat, eta Baschet anaiek haurren musika-heziketarako sortutako 14 soinu-egituratan oinarrituta dago.
Txiki eta gazteentzako abesbatzak
Lau ikasturteren ondoren, haur horietako batzuk, tailerrean ikasi dutenarekin pozik, Abeslari txikien taldean sartzen dira. Ondoren, 12 urte betetzean, Orfeoi Txikira igarotzen dira, eta, hortik, 14 urterekin, Orfeoi Gaztera. 18 urte betetzean, ordea, Orfeoiko kide bihurtzen dira. Trantsizio naturala da, etxeko estiloaz bustitzeko era bat.
Biolin- eta biolontxelo-ikasgelak
Biolinaren irakaskuntza hainbat mailaz osatuta dago: hastapena, oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua. 6 urtetik gorako ikasleak onartzen dira.
Biolontxeloa ikasteko metodologia mistoa erabiltzen da Leeren, Suzukiren, Miedlarren eta beste konposatzaile batzuen teorietan oinarrituta. 6 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, adin-mugarik gabe, eta hiru irakaskuntza-maila eskaintzen dira: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua.
Informazio gehiago eta matrikula egin nahi izanez gero:
Astelehena 9 eta asteartea 10, 17.30etik 19.00era.
San Juan, 6 kalea. (Alde Zaharra) Donostia / San Sebastián
Telefonoa: 943 422 239
www.orfeondonostiarra.org webgunean (matrikula online egiteko aukera ematen du).