Tokiko, nazioko eta nazioarteko kontzertuak izango dira nagusi Donostiako Orfeoiarentzat martxoan. Sainz Alfarok zuzentzen duen abesbatzak 7 kontzertu zirraragarrirekin ekingo dio hilabeteari, horietako bi Aste Santuan izango dira eta Frantzian.

Hasteko, martxoaren 9an Operen Abesbatza Handien kontzertua eskainiko du Donostiako Kursaalean. Abesbatzak Santa Cecilia Orkestra Klasikoarekin batera, operaren historiako korurik ospetsuenen aukeraketa bat interpretatuko du; hitzordua 20:00etatik aurrera izango da eta Excelentia Fundazioak antolatutako kontzertua da.

Martxoaren 11n Orfeoia Madrilera bueltatuko da Auditorio Nazional zoragarrian errepertorio bereko kontzertua eskaintzea.

Ondoren, martxoaren 20, 21 eta 22an, Donostiako Orfeoiak Euskadiko Orkestraren Denboraldian parte hartuko du. Lehenengo bi egunetan Donostiako Kursaalean izango dira kontzertuak eta 22an Iruñeko Baluarten. Pablo Gonzálezen zuzendaritzapean, errepertorioa ondorengoa izango da: "At the Aegean shores (S. Venegas), Peter Grimes (B. Britten) eta Alexander Nevsky (S. Prokofiev). Kontzertu horietan Olesya Petrova mezzosopranoak ere parte hartuko du.

Aste Santuan murgilduta, abesbatzak nazioarteko lehen irteera egingo du Frantziara, Toulouseko Orkestra Nazionalaren Denboraldiaren barruan bi kontzertu eskaintzeko.

Lehena ostegun santuan izango da, martxoaren 28an, Toulousen (Halle aux Grains). Bigarrena martxoaren 29an, Foixen (L 'Estive). Bi kontzertuak Ariane Matiakh maistra frantziarrak zuzenduko ditu. Interpretatutako diren lanak ondorengoak izango dira: Gabriel Fayré (Pelléas et Mélissande, suite d 'orchestre, op.80), Cinq mélodies (César Franck) eta Les sept paroles du Christ en croix. Florie Valiquette sopranoak, Julien Behr tenorrak eta Jean Sébastien Bou baritonoak hartuko dute parte.

Kontzertuen eta sarreren salmentari buruzko informazio zehatza www.orfeondonostiarra.org webgunean kontsulta daiteke.