Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du Musikeneko auditorioan datorren asteartean, ekainak 27, 19:30ean. Aukeratutako obra Carl Orffen Carmina Burana (perkusioa eta pianoak) da. Emanaldi hau Musikenek eta Orfeoiak, Gipuzkoan erreferentzia diren bi musika erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Parte hartuko duten artistak Musikeneko Perkusio Ensemble-a, Arkaitz Mendoza eta Borja Rubiños pianistak eta Estibaliz Arrroyo sopranoa, Aitori Garitano kontratenorra eta Juan Laboreria baritonoa izango dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Kontzertuaren arrazoia da Musikenek Erasmus + In-Voice 4MPowerment proiektuaren nazioz gaindiko bilera hartuko duela, 2023ko ekainaren 27, 28 eta 29an, Donostian.
Koru-pedagogia berritzaileen eta teknologia digitalen bidez gazteen gizarteratzea sustatzeko helburuarekin, nazioarteko proiektu honen helburua da koruko irakasle eta zuzendariek gazte behartsuekin eta gizarte-bazterketarekin lotutako azpiko arazoak ezagutzeko eta identifikatzeko duten gaitasuna indartzea. Era berean, horien trebetasun eta gaitasun sozialak, komunikaziokoak, kulturartekoak eta musikalak aberastea du helburu, eta arteetan oinarritutako eta multimedia teknologia berrien eta teknologia digitalen bidez hobetutako programa berritzaileen eraginkortasunaz kontzientziatzea.
Zipreko Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria Ministerioaz gain, proiektuaren koordinatzaile gisa eta Musikene anfitrioi gisa, topaketan Europako beste erakunde batzuk izango dira, hala nola CSI Centro para la Innovación Social LTD, SIA LaVoCaLe Music Management. Letoniako Latvian voices, Portugalgo Associação Portuguesa de Educação Musical, Irlandako Dublin City University eta Lituaniako Lithuanian Academy of Music and Theatre.
Hiru lan jardunaldiei amaiera emateko, Euskal Herriko abesbatzen aniztasuna erakusten duen kontzertu bat eskainiko zaie herritarrei. Horrela, ekainaren 27an Donostiako Orfeoiak Carmina Burana interpretatuko du Musikeneko ikasleak diren bederatzi perkusionistarekin batera. Ekainaren 28an, Easo Abesbatza izango da gonbidatua. Bertan, Easo Emakumeen abesbatza eta Leioa Kantika Korala emakumeen abesbatzaren lana erakutsiko dute. Amaitzeko, ekainaren 29an, Leioa Kantika Korala abesbatzaren bisita izango dugu.
Kontzertuak Musikeneko auditorioan izango dira, 19: 30ean, eta sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.
Home - in-voice (schools.ac.cy)