Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa, Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen duena Musikene, EGO (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera, aurten ere bere agertokira, Donostiako Orfeoiaren egoitzara itzuli da.
Zortzi kontzertuk osatzen dute zikloaren edizio berri hau, eta ostegunetan, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6. Donostia / San Sebastián) izango dira.
Sarrera libre da edukiera bete arte.
Talentu Berriak Ganbera Musikan zikloaren bidez, gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi ditu Kutxa Fundazioak, Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko.
Arteek, humanitateek eta kulturak ezagutzaren eraikuntzan egiten duten ekarpena balioetsi nahi dugu; horregatik, talentu artistikoa sustatu eta babesten dugu, sortzaileen lanari prestigioa emanez, ezagutza indibidualaren eta kolektiboaren sortzaile gisa. Eta hori beraien lana gizarteratuz egiten dugu, pentsamendu kritikoa eta artearen begirada anitza eta zabala garatzeko. Arterik gabe ez dago gizartean aurrerabiderik; eta horiek ezagutarazi gabe ere ezin izango genuke bestelako pentsamendu kritiko bat sortu gazte, sortzaile, familia eta ikastetxeetan.