Donostiako Orfeoiak amaiera eman dio urte honetako lehen nazioarteko bidaiari. Abesbatzak larunbat honetan Toulousen eskaini duen kontzertua erabat arrakastatsua izan da, sarrerak agortu baitziren emanaldia hasi baino ordu batzuk lehenago. Kantariek interpretazio zoragarria eta meritu handikoa egin zuten, Orfeoiak Ralph Vaughan Williams britainiar konpositorearen ‘A Sea Symphony’ abesten zuen lehen aldia baitzen, baita Tarmo Peltokoski finlandiar zuzendari ospetsuarekin egindako lehen kolaborazioa ere. Bakarlariak Chen Reiss eta Sir Simon Keenlyside izan ziren. Esperientzia, zentzu guztietan, erabat gogobetegarria izan da, eta Antxon Eloseguik Donostiako Orfeoiaren lehendakari bezala Toulousera egin duen lehen bisita izan da.

Emanaldiaren ondoren, Toulouseko Halle aux Grains auditorioaren publikoak hamar minutuko txalo zaparradarekin agurtu zuten abesbatza, koruak erakutsi zuen maila bikainaren seinale argia. Urte honetako lehen kontzertua bikaina izan da, eta 2025a, aurreko urteak bezala bizia eta zirraragarria izatea espero da.

Donostiako Orfeoiaren hurrengo kontzertua urtarrilaren 30ean izango da, Donostiako Kursaal auditorioan. ‘America Canta’ izenburuarekin, abesti klasiko amerikarrak abestuko ditu, hala nola ‘Mariachi Medley’ (Los Lobos) edo ‘My Way’ (Frank Sinatra).